1.500 langile baino gehiagori eragiten dio Gamesaren egoerak. Enpresak 'Prega plana' deiturikoa aurkeztu behar die apirilean, eta langileak eta sindikatuak ez daude gustura. ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO sindikatuek deituta manifestazioa egin dute gaur Gasteizen. Izan ere, "taldeko zuzendaritzak errentagarritasunak behera egin duelakoan eta langile eszedenteak daudelakoan, doitze plan batekin mehatxu egin die langileei".
Sindikatuek salatu dute "ez dagoela errentagarritasun arazorik, eta mozkinak handiak izaten jarraitzen dutela". Zuzendaritzak "arabako industria aeronautikoaren egitura ahuldu" duela diote sindikatuek, eta zerbait egitekotan, "Arabako lantokietara lan berriak ekarri beharko" lituzketela.
Horregatik, "alde bakarreko neurria har ez daitezen" negoziazio mahaia eskatu dute. Horretaz gain, industria plana egiteko ere eskatu diote zuzendaritzari, "lanpostu guztiei eusteko eta etorkizunean, Araban, aeronautikako jarduera sendotu dadin behar besteko lan karga ekartzeko".
Ekonomia
Gamesako langileek manifestazioa egin dute enpleguaren defentsan
Gamesako langileak Gasteizko kaleetara atera dira gaur, lan karga gehiago eta plan industriala eskatzeko. Erakunde publikoen inplikazioa eskatu dute, bereziki, eta horregatik Diputaziotik abiatu dira, handik Eusko Legebiltzarrera joan dira, eta Ajuria Enean amaitu dute. Gainera, enpresak apirilean plana aurkeztu behar die, eta, zuzendaritzak enpresa lekuz aldatzea, soldatak doitzea eta langileak lekuz aldatzea proposatuko dituen beldur dira sindikatuak. Beraz, negoziazio mahaia osatzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu