Otsailaren 25an jakinarazi zuen Gamesak Altsasuko lantegia itxi eta 150 langile kaleratu behar dituela. Jose Mari Otxoa langile batzordeko kidearen esanetan, beharginek harriduraz hartu dute enpresaren erabakia, inoiz baino lan gehiago dutelako orain. Ez dute begi onez ikusi neurria, eta mobilizazioak egiten dabiltza.
Haize erroten sektorean munduko hirugarren enpresa da Gamesa, eta iaz 115 milioi euroko irabaziak izan zituen. Altsasuko lantokian haize errotetarako G-52 motako palak egiten ditu, baina eskaria asko jaitsi da azkenaldian. Enpresak dioenez, ekoizpen gaitasuna eskariaren beharretara egokitzeko neurria da hartu duena.
ekoNOMIA
Gamesako langileen borroka
Altsasuko enpresak dio kalera bidaliko dituela 150 langile.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu