Gamesaren irabaziak %20 handitu dira iraila bitarte
MADRIL. Gamesak 30 milioi euro garbi irabazi ditu 2011ko lehen bederatzi hilabeteetan, joan den urteko epe berean baino %20 gehiago. Emaitza horiek nazioarteko negozioan oinarritu dira, haize-sorgailuen %94 atzerrian saldu dituelako. Iraila arte 2.015 milioi euro fakturatu ditu Gamesak, 2010ean baino %13 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu