Gamesaren Txinako lantegia bisitatu du Undak
PEKIN. Txinan da egunotan Bernabe Unda Industria sailburua, iaz Jaurlaritzak hasitakoenpresa misioaren jarraipena egiten. Gamesak Tianjin hirian duen lantegia bisitatu zuen atzo, eta gaur makina-erremintaren azokan eta Danobat taldearen bulegoen inaugurazioan izango da. Mondragon taldeko, makina-erremintaren klusterreko eta Gamesako ordezkariak ere joan dira Undarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu