Garabi bat gidatzen ari zen langile bat larri zauritu da
URKIOLA. 31 urteko langile bat larri zauritu zen atzo Urkiolan (Bizkaia). Gizonezkoa gidatzen ari zen garabia bidetik atera zen, eta ibilgailuaren barruan geratu zen harrapatuta. Suhiltzaileek atera zuten, eta Galdakaoko ospitalera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu