Munduko Merkataritza Erakundean iragan astean Europako Batasunak eta AEBek nekazaritzaren liberalizazioari buruz egindako proposamen bateratuari beste proposamen batekin erantzun diote garapen bidean diren herrialdeek.
MMEk irailean Cancunen egitekoa duen goi bileraren lehen xedea merkataritzaren liberalizaziorako Dohako Itzulian ezarritakoa betetzen joatea da; hots, Dohako asmo onak hutsean ez gelditzea. Horretarako, berebizikoa da Cancunen nekazaritzaren gaia desblokeatzea, baina eztabaida gogorra da.
Txinak, Indiak, Hegoafrikak eta Thailandiak, besteak beste, nekazaritza produktuen esportazioari herrialde aurreratuenetan ematen zaizkien laguntzak erabat desagertzea nahi dute, eta barne laguntzak nabarmen murriztea. AEBek eta EBk zenbait produkturi laguntzak kentzea eta besteei murriztea proposatu zuten.
MERKATARITZA
Garapen bidean diren herrialdeek proposamena egin dute MMEn
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu