Sindikatuak

Garbiñe Aranbururen ustez, «bada garaia enpleguaren inguruko eztabaida oso bat irekitzeko»

Enpresa handien politikei buruz mintzatu da Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia. «Udazken beroa izango da; enpleguaren defentsan, mobilizaziora joko dugu».

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia. JUAN CARLOS RUIZ
Julen Otaegi Leonet.
2020ko abuztuaren 31
12:16
Entzun

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia lan harreman «prekarioei» buruz aritu da Euskadi Irratian, gaur goizean. Adierazi du aeronautika sektoreak markatu duela enpresa handien jokabidea: «Beldurraren eta mehatxuaren bidea erabiltzen ari dira murrizketak onartu ditzagun, langileen borrokarako gaitasuna baldintzatzeko».

Sindikatuko «lehentasunak» argi dituzte: enpleguaren defentsa eta sektore publikoa indartzeko aldarrikapenak. «Udazken beroa izango da; enpleguaren defentsan, mobilizaziora joko dugu».

Aldi baterako erregulazio araudiak enpresa handiei «mesede» egiten diela esan du Aranburuk, eta diru publiko asko xahutu behar dela erregulazio haiek mantentzeko. «Langileei ere kostu bat dakarkie; aldiz, enpresei oso ondo ateratzen zaie».

LABekoak azpimarratu du irailetik aurrera erregulazioekin jarraitu ala ez erabakitzea baino premiazkoagoa dela beste eztabaida batzuei heltzea: «Zerga politikari buruz ez da hitz egin nahi, sortu den aberastasuna nola banatu den eta etorkizunean ere nola banatuko dugun».

Zergei buruz ez ezik, uste du «badela garaia» enpleguari buruzko eztabaida oso bat hasteko. «Enplegu plan integral bat aldarrikatzen dugu; lan merkatuaren egoeraz hitz egin nahi dugu. Ez gobernuak, ezta patronalak ere ez dute borondaterik eztabaida horretan sartzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.