Lan gatazkak

Garbitasunaren sektorean enpresa handiak egiten ari diren "iruzurra" salatu dute ELAk eta LABek

Hilaren 12tik 17ra greba egiteko deia egin diete bi sindikatuek sektoreko 3.000 langileri Gipuzkoan.

xabier martin
2014ko maiatzaren 7a
13:12
Entzun

"Udalei eta enpresei KPIaren igoerak eskatzen dizkiete, eta, aldi berean, langileei soldata jaitsi", esan du Edurne Iriondo ELAko ordezkariak. Sektoreko beharginek planto egitea erabaki dute, "orain dela bost urteko soldata mailara" eraman dituztelako, eta greba egingo dute hilaren 12tik 17ra Gipuzkoan, ELAk eta LABek deituta. Bi sindikatuen artean sektorearen %70eko ordezkaritza daukate.

3.000 langileri deitu diete lanuztera astebetez, ikusita negoziazioak ez duela aurrera egiten, eta Pilsa, Eulen, Clese eta beste enpresek ez dutela asmorik lan erreformari uko egiteko. "Ultraaktibitate luzea eskatzen dugu, ituna urratzeko aukera baztertzea, eta soldatak KPIra lotzea".

Greba honen eragina handia izango dela uste dute ELAk eta LABek. Besteak beste, ondoko toki hauetan igarriko da garbitzaileen lanuztea: Onlologikoan, sare pribatuko eskoletan, Eibar, Lasarte, Urnieta, Beasain eta beste herri askotako eraikuntza publikoetan, enpresa handi askotan —tartean CAF, Inasmet eta CIE Automotiv— eta Urbil, Bretxa eta beste hainbat zentro komertzialetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.