Lan gatazkak

Garbitasuneko greba enpresen proposamen berririk gabe iritsi da azken egunera

ELAren eta LABen datuen arabera, mila langile inguruk egin dute bat lanuztearekin.

Garbitzaileen manifestazioa, Donostian. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2014ko maiatzaren 16a
12:02
Entzun

Astelehenean hasitako greba gaur amaituko dute Gipuzkoako garbitasuneko langileek. Lanuzteak izandako erantzunaren "balorazio positiboa" egin dute ELAk eta LABek. Oraingoz enpresek ez dute inolako proposamen berririk egin, maiatzaren 27rako dago hitzartuta patronalaren eta sindikatuen arteko bilera. "Espero dugu patronalak gogoan hartuko duela aste honetako borroka".

Sindikatuen kalkuluen arabera, mila langile inguruk egin dute lanuztea. Adierazi dute hainbat udaletxetan (Eibar, Soraluze, Azkoitia, Tolosa, Lazkao...) protesta asko nabaritu dela; Kursaal, Eitb, Miramar, Ficoba eta beste hainbat eraikin publikotan ere izan du eragina grebak; baita eskola, merkataritza zentru eta enpresa handietan ere. "Zentru txikietan, eskaratzetan, bulegoetan eta banketxeetan erantzuna txikia izan da".

ELAk eta LABek salatu dute langile grebalari batzuk ordeztu egin dituztela bigarren egunetik aurrera. Hori greba eskubidearen aurkakoa dela gogoratu dute, eta salaketak jarriko dituzte lan ikuskaritzan.

Hemen Gipuzkoako Hitzak gaiari buruz egindako erreportajea eta langileen testigantzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.