Garbitegi industrial bat ireki du ONCEk Lemoan
LEMOA. ONCE fundazioaren enpresa batek, Grupo Fundosak, hoteletako eta ospitaleetako arropa eta maindireak garbitzeko lantegi bat ireki zuen atzo Lemoan (Bizkaia). Flisa Euskalduna du izena, eta 101 langile izango ditu, ezinduak horietatik 86. Gemma Zabaleta Lan sailburuaren arabera, «enplegu gune bereziek erakusten dute posible dela enpresa batek aurpegi soziala izatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu