257

Garraio enpresak.

2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Azken sei hilabeteetan 257 garraio enpresa galdu dira Hego Euskal Herrian, Hiru sindikatuaren arabera. «Sektorearen gainbehera» begien bistakoa dela dio Hiruk. 190 enpresa itxi dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 67 Nafarroan. Salgaien garraio publikoaren baimenei dagokienez, 1.137 baimen galdu dira lehen hiru herrialde horietan, eta 233 Nafarroan. Hego Euskal Herrian, hilero garraioaren alorreko 42 enpresa ixten direla dio Hiru sindikatuak; «gehienak autonomo eta enpresa txikiak dira». Administrazioei «presazko neurriak» hartzeko galdegin die berriro garraiolarien sindikatuak. «Jarrera arduragabea izaten ari dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.