E.G.M. gizonezkoak atzo arratsaldeko 18:40 inguruan izan zuen istripua. Langilea momentuan hil zen; hain zuzen ere, Aceraliako medikuak deitu zuen SOS-Deiakera heriotzaren berri emanez. Zerbitzu horretako kideek Donostiako Patologia Forentseko Zerbitzura eraman zuten gorpua.
Osalaneko teknikariak ari dira ezbeharraren nondik norakoak ikertzen, eta frogak biltzen dituztenean, Lan Agintaritzaren eta Polizia Judizialaren esku utziko dituzte.
Lan istripua
Garraiolari bat hil da Olaberriako Aceralian, zama gainera erorita
Olaberriako (Gipuzkoa) Aceralia enpresan garraiolari bat hil zen atzo, zama gainera erori eta azpian harrapatuta. Hain zuzen ere, istripuaren unean berean hil zen langile hori. Osalanek teknikariak ezbeharraren ingurukoak argitu nahian dabiltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu