Hiru garraiolari autonomoen euskal sindikatuak jakinarazi du lan istripu batean garraiolari bat zendu dela gaur arratsaldean ArcelorMittal enpresak Olaberrian duen plantan (Gipuzkoa), lanean ari zela. Antza denez, eta Hiruko afilituek eman duten lehen informazioen arabera, garraiolaria zamalanak egiten ari zen eta ibilgailua gainera etorri zaio eta pareta baten kontra zanpatu du. Berehala zendu da.
39 urteko gizon bat da hildakoa, eta Frantziako nortasun agiria dauka, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez. Ez zen ArcelorMittalen lantaldeko kidea.
15:30ak aldera izan da ezbeharra.