Arratsaldearen hasieran izandako ezbeharrean, garraiolari bat hil da Villatuertako industria gunean. Kamioi gidariak bertan aparkatuta zeuden sei ibilgailuren aurka jo du. Foruzaingoa ezbeharra ikertzen ari da, baina lehen hipotesia da arrazoi naturalegatik hil dela garraiolaria.
Larrialdi zerbitzuek 15:17an jaso dute telefono deia, eta Lizarrako suhiltzaileak, osasun zerbitzuak eta Foruzaingoa joan dira. Osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin kamioi gidariaren bizia salbatzeko. Foruzaingoak hartu du ikerketaren ardura, baina lehen hipotesia da ondoezik sentitu eta kamioiaren kontrola galduta gertatu dela ezbeharra.