Gas naturala %10etik gora merkatuko da

Butano instalazioen egoera egiaztatzeko ardura banatzailearen esku izango da aurrerantzean EAEn

Erredakzioa
Donostia
2009ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Aurten bigarren aldiz, merkatu egingo da gas naturalaren prezioa Hego Euskal Herrian. Igandetik aurrera, batez beste %10,78 murriztuko da gasaren faktura familientzat, eta %15,45, berriz, enpresa txiki eta ertainentzat. Azken horiek tarifa arautuak galduko dituzte uztailaren 1ean.

Espainiako Industria Ministerioak atzo jakinarazi zuenez, gas naturalaren prezioak behera egin duenez, tarifa arautuak ere jaitsi beharrean izan da. Gero eta kontsumo handiagoa izan, aurrezpena ere handiagoa izango da. Horrela, T1 tarifa ordaintzen dutenek -urtean 5.000 kilowatt orduko baina gutxiago gastatzen dutenek- 9,15 gutxiago pagatuko dute. Batez beste, 1,33 euro gutxiago hilero.Bost eurotik gora -5,44- aurreztuko dituzte, berriz, T2 tarifa dutenek. Hau da, urtean 5.000 eta 50.000 kilowatt orduko gastatzen dutenek. Aurrezpena %11,27koa izango da. Gutxi gora behera familien erdia dago tarifa horretan eta beste erdia T1ean.

Oraindik butano gasa erabiltzen duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako familiek, berriz, aurrerantzean ez dute arduratu beharko beren instalazioak aztertzeaz. Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako arau aldaketari esker, gasaren hornitzailearen lana izango da hemendik aurrera hodiak egoera onean daudela egiaztatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.