NAval

Gas Naturalek gasa garraiatzeko ontzi bat enkargatuko dio Navali

Espainiako Industria, Turismo eta Komertzio ministro Jose Montillak iragarri duenez, Gas Natural enpresa Izarrekin "akordio baten hasierara" iritsi da, Sestaoko Navali ontzi bat egiteko enkargua emateko. Ontzia gasa garraiatzeko litzateke, eta 138.000 metro kubiko izango lituzke. Beraz, akordioa itxi eta itsasontzia Navalek egin beharko balu, hiru-lau urteko lana izango litzateke.

2004ko azaroaren 12a
16:30
Entzun
Espainiako Industria, Turismo eta Komertzio ministro Jose Montillak azpimarratu duenez, Gas Naturalekin akordioa lortzen bada, 2000 urtetik hona Navalek lortzen duen lehenengo kontratua izango da.

"Akordio baten hasiera" lortu dela esan du Montillak, eta elkarizketak "oso aurreratuta" daudela gaineratu du. Hala ere, kontratua isteke dagoela gogorarazi du.

Gas Natural enpresak behar duen itsasontzi modua egiteko ondoen prestatuta dagoen enpresa Naval dela esan du Montillak, eta horrexegaitik erabaki dutela lana Navali ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.