Gasbide sarea saldu dio Naturgasek Enagasi
BILBO. Europako Batasuneko araudiek behartuta, Naturgasek Enagasi saldu dio bere gasbide sarea. 425 kilometro luze da, horietatik gehiena Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dago. Eusko Jaurlaritzak, ordea, gasbide horietan zuen %10eko jabetzari eutsiko dio, hura ez baitago saltzera derrigortuta. Naturgasek 241 milioi euro eskuratuko ditu operazioaren bidez, eta aurrerantzean ere gasaren banatzaile izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu