Inoizko prezio garestienak: gasolina litroak 1,522 euro balio du, eta gasolio litroak, 1,444 euro. Hego Euskal Herrian erregaien prezioek goia jo dute, larunbatean BEZa igo ostean —tasa orokorra %18tik %21era igotzeaj eragin die—. Irailaren lehen astean gasolina eta gasoleoa litroaren prezioak %0,6 eta %1,5 garestitu dira, hurrenez hurren, Europako Batasunaren Petrolio Buletinaren arabera.
Gaur zazpi egun, 1,512 euroko prezioa zuen gasolina litroak, eta 1,422 euro balio zuen gasolio litroak. Urtarriletik irailera bitartean, %17 eta %12 garestitu dira gasolina eta gasolioa, hurrenez hurren.