Gastatzeko ahalmena eta hazkundea lotzeko lege berria

2011ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Aurrekontuen Egonkortasunerako Legea eraldatuko duela iragarri du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak. Gastu publikoaren bilakaera barne produktu gordin nominalarekin, alegia, ekonomiaren hazkundearekin lotzea nahi du. Hala, hazkunde aurreikuspenak betetzen dituen heinean, diru gehiago edo gutxiago gastatu ahal izango du Administrazioak. Estatuei eta udalei eragingo lieke aldaketak; ez, ordea, autonomia erkidegoei, legeak haien finantza askatasuna babesten duelako. Hala ere, autonomia erkidegoekin akordio politiko zabal bat lortzen saiatuko dela aurreratu du, haiek ere araudi berriak jarriko dituen baldintzak bete ditzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.