AURREKONTUAK

Gasteizko aurrekontuak adostu dituzte PPk eta EAJk, bigarren urtez

Gorka Urtaranek azaldu du udal gobernuak EAJren proposamen gehienak onartu dituela.

2014ko urtarrilaren 24a
12:12
Entzun

349 milioi euroko aurrekontua izango du Gasteizko Udalak 2014rako. Gaur ezagutarazi dute akordioa PPk eta EAJk, asteak negoziazioetan igaro eta gero.

Gorka Urtaran EAJko Gasteizko bozeramaileak azaldu du PPk onartu egin dituela EAJren eskari gehienak. Gutxiengoan gobernatzen du PPk Arabako hiriburuan, eta aurrekontuak aurrera ateratzea ahalbidetu dio EAJrekin lortutako akordioak.

Arabako Foru Aldundiak 2014rako eginiko aurrekontuak ere onartu zituen EAJk abenduan. PPk aintzat hartu zituen jeltzaleek ekonomia sustatzeko, lana sortzeko, udalak finantzatzeko, Arasur plataforma logistikoa laguntzeko eta euskararen aldeko politikak sustatzeko eskatutako diru sailak —%25eko murrizketak aurreikusten zituen diputazioaren egitasmoak alor horretan—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.