Cegasa

Gasteizko epaitegiak tramitera onartu du Cegasaren konkurtso eskaera

117,3 milioi euroko zorra dauka konpainiak; Zubizarreta Procedimientos Concursales eta Arabako Diputazioa izendatu ditu epaileak administratzaile konkurtsal.

Berria.info
2014ko martxoaren 14a
12:36
Entzun

Asteartean egindako eskaera tramitera onartuta, Gasteizko Merkataritza arloko epaitegiak berretsi du Cegada konkurtsoan izango dea egun gutxian. Administratzaileak ere izendatu ditu dagoeneko epaileak, Zubizarreta Procedimientos Concursales enpresa eta Arabako Diputazioa. 117,3 milioi euroko zorra dauka konpainiak epaileak bere ebazpenean jasotzen duen moduan.

Gasteizko epaileak esan du bere epaitegiak Cegasaren oinarrizko enpresaren konkurtsoa eta beste guztiena kudeatzeko eskuduntzak dituela, denen interes zentroa eta oinarriko sozietatearen egoitza Gasteizen dagoelako. Hala honako enpresa hauen guztien konkurtsoak hartuko ditu bere gain: Celaya, Emparanza y galdos Internacional S.A; Elektrodomesticos Solac (Gasteiz);  Cidenten Cegasa (Telenerife); Garoa (Lapurdin); Cegasa Comercio de Pilhas (Portugal); Cegasa-Celaya, Enparanza y Galdos Internacional (Alemania); Cegasa Italia (Italia);  eta Elektrogerate Solac Vertrieb GMBH (Alemania).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.