ekoNOMIA

Gasteizko Kemen enpresako 116 langileak bidali egingo dituzte

90 behargin berehala kaleratuko dituzte eta beste 26an urte hasiera aldera. Orain dela 48 urte sortu zen enpresa.

2010eko azaroaren 4a
18:12
Entzun
Kemen Gasteizko enpresak ateak itxiko ditu eta, ondorioz, langile denak kale gorrian geratuko dira. 116 langile denera. Gaur jakinarazi du albistea zuzendaritzak, Euskadi Irratiak seietako albistegian esan duenez.

116 behargin horietatik 90 berehala bidaliko dituzte eta beste 26ak datorren urte hasiera aldera. 26 lagun horiek asteotan lantokiak hartuak dituen lanak bukatuko dituzte.

Duela 48 urte sortu zen Kemen, eta bulegoetako altzariak egiten ditu. Gaur egun Ipar Amerikako multinazional bat da haren jabea. Gasteizko lantokiko zuzendariak dio salmenta jaitsiera handia izan dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.