Gasteizko Mercedesek %23 murriztuko du ekoizpena

Abuztuan lantegia itxiko du, bi astez. Argudiatu du eskaeren aurreikuspenak ez direla betetzen ari.

Furgoneta bat Mercedesen Gasteizko lantegitik ateratzen. RAUL BGOGAJO (FOKU)
jokin sagarzazu
2020ko maiatzaren 28a
18:30
Entzun

Aurtengo ekoizpena %23 murriztuko du Gasteizko Mercedesek, eskaeren aurreikuspenak ez direlako betetzen ari. Horrekin batera, lantegia abuztuan ixtea erabaki du, duela aste batzuk bestela erabaki bazuen ere. Hala baieztatu du Igor Gebarak, langile batzordeko buruak, zuzendaritzarekin bildu ostean.

Joan den martxoaren hasieran, zuzendaritzak iragarri zuen 2020ko ekoizpena 159.000 unitatera handitzea, baina martxoaren 16an gelditu behar izan zuten lantegia, koronabirusa ondorioz. Aldi baterako enplegu erregulazio baten ondoren, apirilaren 27an ekin zioten berriro jarduerari, baina pixkanaka.

Orduan, enpresak 30.000 unitate jaitsi zituen Vito eta Clase V furgoneten ekoizpen aurreikuspenak, eta 129.700 unitatetan ezarri zuen urtekoa. Hala ere, kopuru horri eusteko eta konfinamendu garaian lan egin gabe egindako produkzioa berreskuratzeko, erabaki zuen langileek ekaineko lau larunbatetan eta uztaileko hirutan lan egitea eta abuztuko oporraldia aldatzea, hilabete horretan fabrikak martxan jarrai zezan, bi astez.

Orain, zuzendaritzak erabaki du egun horiek ez egitea, 6.200 ibilgailu gutxiago ekoiztea, eta guztira 123.500 izatea: hasieran baino %23 gutxiago. Gasteizko lantegiak 5.000 behargin inguru ditu, eta Euskal Herriko handiena da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.