euskal herria

Gasteizko Udalak elkartasuna adierazi die Daewoo eta Esmaltaciones San Ignacioko langileei

Udaleko talde guztiek sinatu duten adierazpenean bi enpresei arazo hau konpontzeko neurriak  hartzeko eskatu diete.

2011ko irailaren 9a
15:46
Entzun

Gasteizko Udalak adierazpena egin du gaur Daewooko eta Esmaltaciones San Ignacioko langileei bere babesa agertuz eta bi enpreseei eskatuz Gasteizen duten produkzioa mantendu dezatela.

Daewokk Gasteizen duen lantegia ixteko asmoa duela iragarri zuen eta 147 langileren aurkako enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu zuen. Esmaltaciones San Ignaciok 89 langileri eragingo dien jardueren likidatze eskakizuna egin du Merkataritza Epaitegian.

Udaleko talde guztiek sinatu duten adierazpenean bi enpresei egoera konpontzeko beharrezko neurriak bilatzeko eskatu diete lantegiek Gasteizen duten jarduera eta lanpostuak mantendu daitezen.

"Nazioarteko egoera ekonomiko zailak edozein jardueraren garapena zailtzen duela egia da, baina ezin da hori aitzakia gisa erabili beren sustraiak utzi eta hainbeste eman dieten hiriak ahaztuz, beste merkatuetan beren jarduna mantentzen duten enpresek hartzen dituzten erabaki ekonomikoak ezkutatzeko.

Udalak hemendik aurrera edozein enpresa edo elkarterekin sinatuko dituen hitzarmenetan mantentze-kluasula bat zehazteko konpromisoa hartu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.