EKONOMIA

Gatzagaetxebarria: "Ekonomiaren suspertzea neurritsua eta motela izango da"

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak ziurtatu du enplegu garbiaren sorrera ez dela 2015era arte iritsiko.

Ricardo Gatzagaetxebarria, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ, ARP
2014ko irailaren 24a
12:51
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiaren bilakaera aztertu du Gatzagaetxebarriak Bilbon, Elkargiren Finantzen Foroan. Gogoratu duenez, iazko lehen hiruhilekoan geldialdia egon zen, baina horren ondotik ekonomia hazten joan da. Jaurlaritzak aurreikusi duenez, aurten %1 haziko da, eta %1,7 2015ean.  

Enpleguari dagokionez, 2013. urtea "oso txarra" izan zela berretsi du; hala ere, joera hori "gutxitzen" joan dela azaldu du. Azken datuek diotenez, ez da enplegurik suntsitu, eta urtea bukatzerako ere ez du espero "ez hazkunderik, ezta enplegua suntsitzerik ere".

2009ko egoera ekonomikora iristeko "denbora dezente" beharko da, haren iritziz; "motela" izango da suspertzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.