Antxoaren kostera

Gaur 60 tona antxoa harrapatu dituzte Lapurdiko eta Bretainako arrantzaleek

Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek itsasora atera gabe jarraitzen duten bitartean, Lapurdiko eta Bretainiako arrantzaleak bigarrengoz atera dira bart, eta 60 tona antxoarekin bueltatu dira Donibane-Lohizunera. Atzo harrapatutakoaren bikoitza da hori. Antxoa horiek Gipuzkoa eta Bizkaiko kontserba enpresek erosi dute, batik bat, eta gehienez 15 euro ordaindu da kiloa. Bestalde, Espainiako Arrantza Ministerioak atzo aurreratu zuenez, Bruselak "ziur aski" debekatu egingo du epe batean antxoatara joatea.

2005eko ekainaren 3a
15:58
Entzun
Antxoa kiloa 15 euro ordaintzera iritsi dira gaur Donibane Lohizuneko portuan, baina batik bat 8-9 aurotan saldu dute. Atzo porturatutakoaren bikoitza ekarri dute gaur: 60 tona.

Bien bitartean, Espainiako Gobernuaren arabera, litekeena da Europako Batzordeak datorren astean antxoa arrantzalekuak erabat ixtea erabakitzea, eta horrek Arcachongo Ituna bertan behera uztea ekarriko du. Are gehiago, atzo arrantzaleei hitz eman zieten aurrerantzean ez dutela onartuko beraien onespenik gabeko itunik. 2.000 arrantzaleren oihuen artean negoziatu zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.