EKONOMIA

Gaur batzartuko da elkarrizketa sozialerako mahaia, legealdian lehen aldiz

Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek hartuko dute parte. ELA eta LAB ez dira bileran izango; gehiengo sindikala bertan izan gabe batzarra egitea kritikatu dute sindikatu abertzaleek.

Unai Sorto (CCOO), Gemma Zabaleta (Jaurlaritza), Jose Guillermo Zubia (Confebask) eta Damado Casado (UGT), 2010ean, elkarrizketa sozialerako mahaiak bilera bat egin ostean. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 4a
07:39
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari denetik aurreneko aldiz bilduko da elkarrizketa sozialerako mahaia, Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak bilera egitea erabaki ondoren. Aburtok espero du bilerak balio izatea "gizarte elkarrizketa balioesteko, diagnosi batzuk konpartitzeko eta agian egongo ez diren eragileak erakartzeko, aitortuz oraindik akordioak lortzea posible dela".

Datozen hilabeteetan zein gaik osatuko duten mahaiaren agenda; hori izango da lehen bileran jorratuko dutena. Adierazpen ugari ere egingo dituzte, eta babes sozialaren sistemaren aldekoa izango da horietako bat.

ELA eta LABen eta Confebasken arteko polemikaren erdian egingo dute bilera. Sindikatu abertzaleak legez kanpo uzteko bidea abiatzea egotzi zion LABek Confebaski, eta agiri bat plazaratu zuen froga gisa. Patronalaren "asmo kolpista" salatu zuen ELAk. Egun batzuk geroago Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak eta CCOO eta UGT sindikatuek argitzeko exijitu zioten Confebaski. Miguel Angel Lujua patronaleko presidenteak ukatu egin zuen dokumentu hori sinatu izana, eta nork helarazi dion galdetu zion Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiari.

ELAk eta LABek Eusko Jaurlaritzaren kontra jo dute, Confebaskek agiriaren inguruan azalpenak eman aurretik gaurko bilera egiteagatik. "Patronal aurredemokratiko bat hauspotzea" egotzi diote gobernuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.