Gaur erabakiko dute DSK epaituko duten edo ez
NEW YORK. Manhattango zigor epaitegiak gaur erabakiko du ea Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari nagusi ohia epaituko duen, ustez emakume bat bortxatzeagatik. TheNew York Times-en arabera, Fiskaltzak karguak erretiratzeko eta epaiketarik ez egiteko eskatuko du. Fiskaltza atzo bildu zen ustez DSK-k bortxatutako emakumearekin, Nafissatou Diallorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu