Ekonomia

Gaur ere behera egin du Euriborrak, bederatzigarren egunez segidan

%5,079an dago gaur, eta maiatzetik %5,1etik behera ez zen egon. Hala ere, urriko egunak kontuan hartuta, %5,367an dago, iraileko marka historikotik oso gertu.

2008ko urriaren 22a
17:20
Entzun
Bederatzigarren egunez jarraian jaitsi da gaur Euriborra; %5,079ra, hain zuzen. Eguneko datuak kontuan hartuta, hileko txikiena da. Urriaren 1ean, aldiz, %5,526an zegoen, orain arte errekorrean. Maiatzetik %5,1etik behera ez zen egon.

Euriborra %5,384an geratu zen irailean, eta orain, urriko egun denak aintzat hartuta, %5,367an dago. Orain arteko marka historikoa uztailean lortu zuen: %5,393.

Aditu batzuek diote 2009. urte hasieran %4 inguruan egon daitekeela.

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.