EKONOMIA

Gaur itxiko dute Donostiako Arrantzaleen Kofradia

Elkarretaratze bat egin zuten atzo Donostiako kaian, kofradiari zabalik eutsi eta baxurako arrantzak iraun dezala eskatzeko.

2012ko abenduaren 31
14:22
Entzun

Aurreko Eusko Jaurlaritza jo dute egoeraren erruduntzat, kaia berregiteko akordioa lortua baitzuten. Agindutako dirua ez zuen eman Patxi Lopezek zuzentzen zuen gobernuak, eta horren ondotik iragarri zuten kofradia itxi egin beharko zutela. Ostiralean batzartuko dira Eusko Jaurlaritza eratu berriarekin, kofradiaren bideragarritasun planari erantzun bat emateko.

Donostiako Parte Zaharreko hainbat herritar eta elkartek elkarretaratzea egin zuten atzo kaian bertan, kofradia itxi ez dezaten. Bertan izan zen, besteak beste, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Gaur itxiko dute, baina behin-behineko neurria izatea espero dute, ostiralean Jaurlaritzarekin izango duten bileraren zain. Ixtea saihesteko asmoz lanean jarraituko dutela iragarri zuten.

Bestalde, gaur ere beste elkarretaratze bat antolatu dute, Donostian egingo duten San Silvestre eguneko lasterketa baliatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.