Zabaletak ez du zalantzarik ezker abertzalearen aldaketa borondateari eta mugimenduei buruz.
Zer gogoeta egiten duzu ezker abertzalearen aldaketa mugimenduei buruz?
Ezker abertzaleak denbora askoan egin duen mugimendu sakonenaren aurrean gaude, baina, zoritxarrez, sinesgarritasun gutxien duen momentuan gertatu da. Mugimendua Barajasko atentatua gertatu zenean gertatu izan balitz, beste abiadura batean joango ginateke.
Arazo nagusia ez da Sortu lehengo ezker abertzalearen jarraipena den edo ez. Garrantzitsuena da jakitea eta erakustea ezker abertzale bera izanda ere, gauza ezberdinak egiteko prest dagoela.Alegia, aldatu dela eta erabakia hartu duela politika egiteko, ETAk egin dezakeenaren aurrean isilik geratu gabe eta ETArekin loturarik izan gabe. Ezker abertzalearen borondatea hori bada, eta hala dela sinistu nahi dut, ez dut zalantzak edukitzeko arrazoirik. Urratsa sakona bada, zailtasun guztiak gaindituko ditu, konbentzituta nago.
«Gauza ezberdinak egiteko prest daudela erakutsi behar dute»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu