Gazprom Bielorrusiari gasa ematen hasi da berriro
MOSKU. Bielorrusiak zor zion dirua ordaindu dio Gazpromi (152 milioi euro), eta Errusiako energia enpresa herrialdeari gasa ematen hasi da berriro, %60 murriztu ostean. Hori bai, ordainetan, Bielorrusiak Gazpromi eskatu dio kita dezala berarekin duen zor guztia (212 milioi euro), erregaia bertatik pasatzeagatik. Ordaintzen ez badu, hornidura moztuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu