«Gaztela eta Leonek lurra doan eskaintzen die enpresei»

Erredakzioa
2005eko uztailaren 28a
00:00
Entzun
«Zuhur jardun» dadila gomendatu dio Koldo Azkoitia Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak Gaztela eta Leongo Gobernuari. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak %32,5eko Sozietateen Zerga jartzeko ahalmena dutela aldarrikatu du, eta «Gipuzkoako hainbat enpresari lurrak Valladolid inguruan doan eskaintzea» egotzi dio Gaztela eta Leoni. «Hori bai dela legez kanpoko diru laguntzak ematea».

Sozietateen Zerga 2,5 puntu jaisteak industria lehia kaltetzen duenik gezurtatu zuen, eta horrela izango balitz, enpresa asko Alemaniara edo Irlandara joango liratekeela azpimarratu zuen. Hain justu, herrialde horietan zergak %25ekoa eta %12,5ekoa dira, hurrenez hurren.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.