Gaztempresak 330 postu sortzen lagundu du aurten
ARRASATE. Duela 15 urte sortu zen Euskadiko Kutxaren Gaztempresa proiektua, gazte ekintzaileei laguntzeko asmoz. Ordutik 2.000 enpresa eta 4.000 postu sortzen lagundu du. Aurten bertan, 230 enpresa eta 330 enpleguren sorreran parte hartu du, 5,5 milioi euro erabilita. «Krisi garaian enpleguarekin dugun konpromisoa sendotu dugu» azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu