Ekonomia

Gaztenpresak babestutako ekimenak bikoiztu egin ziren iaz

462 enpresa eratzeko laguntza eman zuen programak, eta 771 enplegu sortu ziren

Lander Muñagorri Garmendia.
2015eko maiatzaren 13a
09:10
Entzun

2013 urtea amaitzen ari zela jarri omen zuten helburua Gastenpresan: 2014a historikoa izatea. Urte horretan ekonomia hazi egingo zela aurreikusi zuen Laboral Kutxak, eta horri esker inoizko enpresa gehien sortzen laguntzeko erronka jarri zioten euren buruari. Esan eta izan. Pasa den urtean 462 enpresa sortzen lagundu zuten, eta 771 pertsonari enplegua sortzeko aukera eman. Eta Xabier Egibar Gaztenpresa fundazioko presidentea gustura azaldu da datuarekin. Gainera, azken lau urteetan sortu diren enpresen biziraupena zenbatekoa izan den neurtu dute, eta %77koa dela nabarmendu du Inmaculada Ramos Gaztenpresako zuzendariak. “Krisiaren garairik zailenetan maila horri eustea datu oso ona da”, bere esanetan. Huts egin duten enpresen gehinak, gainera, mikrokreditu bat eskuratu zutela ere azaldu du. “Halako kreditua eskatzen dutenean ekimen batekin probatu nahi izaten dutelako izaten da. Ez badu aurrera egiten, beste batekin saiatzen dira”.

Pasa den urtean enpresa sortu zuten pertsonen perfila ere eman dute gaur goizean. Lanean dagoen 38 urteko gizonezkoa da nabarmendu den perfila. Generoaren aldetik, eskatutako kredituen hamarretik sei gizonek eskatu zituzten. “Normalean orekatuagoa izaten da proportzio hori”, argitu nahi izan du Ramosek. Proportzio berbera zegoen baita ere, lanean eta langabezian dauden pertsonen artean. Azkenik, lanbide heziketako ikasketak egin dituztenak %69a izan dira. Bataz beste 50.700 euroko inbertsioa egin dute ekintzaile horiek, eta 30.012 euroko mailegua eskatu. Sektoreei dagokionez, pasa den urtean sortu ziren enpresa gehienak zerbitzuen arlokoak izan ziren. 1996an sortu zen fundazoa, eta orduz geroztik 3.700 enpresa eta 6.600 lanpostu sortzen lagundu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.