Euskal gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek ekimen bateratua egin dute gaur, Gasteizen. Hain justu, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru Erreformen aurrean, langileok eredu berri bat. No más recortes de nuestros derechos sociales y laborales lelopean bildu dira.
10:00etan delegatuen batzarra hasi dute, Mendizorrotzan, eta ondoren manifestazioan irten dira Ajuria Enera eta ekitaldia egin dute han. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak adierazi du "botere ekonomiko eta politikoek daukaten ardura gainetik kendu" nahi dutela eta sindikatuek horren kontra egingo dutela. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ere hartu du parte ekitaldian.
Iazko maiatzaren 21eko grebaz geroztik sei sindikatuen artean abian jarritako lankidetzaren baitan kokatu dute gaurko ekimena. Egungo eredu sozio-ekonomikoaren aurrean "alternatiba" badela defenditzen jarraitu nahi dute, "Espainiako Gobernuak aurkeztutako erreformei erantzun bateratua emanez, besteak beste".
Hego Euskal Herrian UGT eta CCOOk elkarrekin egin zuten manifestazioa lehengo astean, pentsio erreformaren kontra.
eKONOMIA
Gehiengo sindikalak erreformen aurkako mobilizazioa egin du Gasteizen
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru manifestazioan joan dira Ajuria Enera. "Botere ekonomiko eta politikoek daukaten ardura gainetik kendu" nahi dutela salatu dute sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu