Geldialdiak Rezolan, kaleratze bat salatzeko
ARRIGORRIAGA. Cementos Rezolak Arrigorriagan eta Añorgan dituen langileek hiru orduko geldialdiak egingo dituzte astelehenero, lankide baten kaleratzea salatzeko. Sindikatuen esanetan, «arbitrarioki, arrazoirik gabe eta krisia aitzakiatzat jarrita» kaleratu zuten langilea, joan den astean, Arrigorriagako lantegitik. Bost urte zeramatzan enpresan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu