EkoNOMIA

General Motorsek behea jo duela aitortu du

AEBetako enpresa autogile handiena da. 42.000 milioi dolarreko zorra du. Lehman Brothers bankuaren eta WorldCom telekomunikazio enpresaren atzetik, AEBetako historiako kiebrarik handiena da.

2009ko ekainaren 1a
18:49
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) enpresa autogile handienak porrot egin duela aitortu du gaur: General Motorsek, hain zuzen. Hasi da tramiteak egiten. 42.000 milioi dolarreko zorra du, eta azkeneko hilbateetan zorra dien enpresekin negoziatzen aritu da, zorra akzioen partez aldatu nahian; ez du lortu helburua.

Lehman Brothers bankuaren eta WorldCom telekomunikazio enpresaren atzetik, AEBetako historiako kiebrarik handiena da. Lehman Brothersek iazko irailean jo zuen behea -613.000 milioi dolarreko zorra zeukan- eta WorldComek 2002ko uztailean -30.000 milioi dolarreko zuloa zuen-

AEBetako Gobernua egingo da General Motorsen kargu, eta 30.100 milioi jarriko ditu hasieran. Kanadakoak ere ipiniko du dirua: 9.000 milioi dolar; izan ere, General Motors berriaren %12 kontrolatuko du. General Motorsen porrota "hondamen izugarria" izango litzatekeela adierazi du Barack Obama AEBetako presidenteak.

General Motors eta Chrysler enpresako buruak etzi AEBetako Senatuan aurkeztu beharko dute ordainketak bertan behera uzteko izan dituzten arrazoiak azaltzeko.

Chryslerren salmenta Fiati

New Yorkeko epaile batek gaur ontzat jo du Chrysler enpresa autoegilearen salmentaren zati handi bat. Fiatek erosi du.

Orain dela 84 urte sortu zuten Chrysler, eta horrek ere hondoa jo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.