Generalitateak ez du defizitaren muga beteko
BARTZELONA. Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoei jarritako %1,3ko defizitaren muga ez betetzea erabaki du Kataluniakoak. Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariak atzo aurreratu zuenez, «BPGaren %2tik gorako» defizitarekin ari dira prestatzen aurrekontuak. Generalitateak dio Espainiak 1.450 milioi zor dizkiola eta horiek gabe ezin duela defizita %1,3an utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu