BORONDATEZKO GIZARTE AURREIKUSPENA

Geroako partaidetzaren balioa bikoiztu egin da hamar urtean

130.000 langileren ekarpenak jasotzen dituen pentsio funtsaren ondarea 500 milioi eurokoa da

Irune Lasa.
DONOSTIA
2005eko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Zenbaitetan kontrakoa dirudien arren, soldata eta lanaldia ez dira negoziazio kolektiboan hitzartzen diren gai bakarrak. Duela hamar urte Gipuzkoako metalgintza sektoreko hitzarmenak «pentsio funts» baten sorrera jaso zuen eta Geroa BGAE sortu zen. Haren xedea: erretiro, ezintasun edo heriotzarengatik jasotzen dituzten pentsio publikoekin batera langileek diru osagarri bat izatea hil arteraino.

Hitzarmenean erabakitzen da langileak hilero funtsera egiten duen ekarpena. Gizarte Segurantzako oinarrizko kotizazioaren gaineko portzentaje bat izan ohi da. Metalgintzako langile batek, esaterako, gaur egun %4ko ekarpena egiten du, eta erdia enpresak jartzen du. Batez beste, metaleko langileek hilean 70 euroko ekarpena egiten dute Geroaren funtsera. Geroak diru horri errentagarritasuna bilatzen dio, eta erretiroa, ezintasuna edo heriotza dela, bazkideak edo onuradunek kontsolidatutako dirua jasotzen dute. Erretiroaren kasuan, hamar urtean egindako ekarpenengatik metaleko langile batek 10.000 euroko ordainketa jasoko luke gaur egun. Ezintasun edo heriotza kasuetan, bazkide edo onuradunek hilero errenta bat jasotzen dute hil arteraino. 2001etik, bi kasu horietan, 65 urtera arte langileak eta enpresak ordaindu beharreko kuotak ere jasotzen dituzte. Metalgintza barne, 17 dira gaur egun Geroan parte hartzen duten sektoreak, betiere hitzarmen kolektiboen bitartez. 2004. urte amaieran, 9.301 enpresa eta 130.000 langile biltzen zituenhorietatik 101.878 ziren hilero Geroara ekarpena egiten dutenak. Adegi patronalak eta sindikatuek zuzendutako erakundeak 500 milioi euroko ondarea iritsiko du aurten, iaz %24 hazita. Geroak %8,01eko errentagarritasuna iritsi zuen 2004an, eta hamar urteko batez besteko errentagarritasuna %7,23koa da. 1996ko partaidetzaren balioa bikoiztu egin da, beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.