gipuzkoako Aurrekontuak

Gipuzkoak 813 milioiko aurrekontua izango du 2016an, %5 handiagoa

Markel Olanok azaldu du 42 milioi euro gehiago gastatuko dituela Foru Aldundiak 2016an, eta aurrekontuen "espiritua eta abiapuntua" susperraldi ekonomikoa izango dela.

Markel Olano ahaldun nagusia, aurreko agerraldi batean. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
xabier martin
2015eko urriaren 30a
10:59
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten baino diru gehiago izango du aurrekontuetan gizartearen sail guztietan baliatzeko. %5,4 igo da kopurua, 813 milioi eurorarte. Aurtengo aurrekontua (aurrekontu luzatua) 771 milioi eurokoa izango da, "zenbait doikuntza eta kreditu gehigarri txertatu ondoren". Beraz, 2016an 42 milioi gehiago jasoko ditu aurrekontuak, "espirituan eta abiapuntuan susperraldi ekonomia" izango duen proiektua.

Markel Olano ahaldun nagusiak esan duenez, ekonomia sustapenaren arloan 23 milioi gehiago baliatuko dira, 2015ean baino %49,11 gehiago. Guztira 50 milioi euro bideratuko dituzte susperraldi ekonomikora. Hala ere, aurrekontuaren zatirik handiena, kasik erdia (%46,78,) gizarte politikarekin lotutako gastuak izango dira. "Ongi-izate gizartearekin konpromisoa daukagu", esan du Olanok. Beste bi arlo handiak, bide azpiegiturak (%10,53) eta Ekonomia sustapena, landa ingurunea eta lurralde orekarena dira (%9,49).

Gizarte poltikak eta jasangarritasuna

Ahaldun nagusiak ohartarazi du gizarte politikek aurrekontuen gero eta zatirik handiena hartzen dutela, "demografiak eta beste aldagai batzuek beharrak haztea eragiten dutelako". Horregatik ekonomia suspertzea eta "industraiaren eskutik" kalitatezko enplegua sortzea "oinarrikoa" dela uste du. "Aberastasuna sortu behar da, gero aberastasun hori banatu ahal izateko". Alegia, gizarte politiken jasangarritasuna ekonomiaren hazkundearekin lotu du."Bitarteko gehiago sortzea oinarrizkoa izango da aurrerantzean".

Azaroaren 18rako Batzar Nagusietan aurrekontu horiek onartuko direla aurreikusi du Olanok, "nahiko babes politikoa dugulako". Legegintzaldiko lehen aurrekontu hauekin batera "egonkortasun aro bat" abiatzea nahiko luke ahaldun nagusiak. "2016ko aurrekontuen kudeaketak markatuko du legegintzaldi osoa", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.