Urte hasieran zerga sisteman egindako aldaketen bidez ehun milioi euro gehiago biltzea espero du Gipuzkoako Foru Aldundiak. «Zerga sistema bidezkoagoa» lortu ahal izateko, legegintzaldian erreformen bideari jarraituko diotela ziurtatu du Helena Franco Ogasun diputatuak. Sozietate zergan kenkari gehienak kentzeko edo mugatzeko proposatu berri du aldundiak.
Lau zerga aldatu ditu Gipuzkoak 2012an. Errenta zergan zerga tarte berriak sortu ditu, pentsio osagarrien kenkaria txikitu du eta aurrezkien tributazioan eskala berria sortu du. PFEZaren taulak inflazioari egokitu ondoren, 50 milioiko bilketa gehigarria espero du aldundiak. Batez beste, gipuzkoar bakoitzak 173 euro gehiago pagatuko ditu, baina Francok ziurtatu du errenta apalekoek ia ez dutela igoera antzemango.
Ondarearen gaineko zerga berrezartzeak 29 milioi ekarriko ditu; oinordetzen zergan salbuespenak kentzeak, 11 milioi; eta sozietate zergan egindako aldaketa txikiek, hamar milioi.
Gipuzkoak ehun milioi euro bildu nahi ditu aurtengo zergen igoeren bidez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu