Gipuzkoako Aldundiak gaur esan du hasi dela opor fiskalen dirua enpresei kobratzen. Atzo Bizkaiako Aldundiak jakinarazi zuen hasia zela kobraketarekin. Opor fiskalen auzian emandako diru-laguntzak itzultzera behartuta daude.
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak diruaren erdia kobratu dutela esan zuen. Orain artean enpresa bakar batekere ez die esan dirua itzuliz gero ezingo duela lanean segi.
Iruarrizagaren esanetan, interesetan itzuli beharreko diru kopurua nahiz isunaren ahalik eta txikiena izan dadin eskatu diete enpresei dirua lehenbailehen itzultzeko. 2007an ere itzuli zuten dirua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek.
Bizkaiko kasuan, 134,8 milioi. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, ordea, ez zituen ontzat jo diputazioen irizpideak. Diputatuak zehaztu du «badaezpada» erabaki dutela dirua biltzea epaiarekin ados ez egon arren.