Gipuzkoako Foru Aldundiko 1.800 langileek aurtengo Gabonetako ordainsaria jasoko dute abenduan, orain arte bezala, diputazioak arratsaldean esan duenez. "Diputazioak murrizketen aurkako jarrera duelako hartu da erabakia".
Gabonetako saria ordaintzeko erabakia aldundiko langileei eta sindikatuei jakinarazi die.
Bizkaiko Aldundiak uztailean zioen bertako langileei ez diela paga hori kenduko. Aldiz, Arabako Diputazioak eta Nafarroako Gobernuak kenduko diete.