Gipuzkoak ere elkarteen gaineko %28ko zerga tasa izango du. Gaur onartu dute hori herrialdeko Batzar Nagusiek, PPren abstentzioari esker. EAJk eta EAk alde bozkatu dute -bien osatzen dute foru gobernua-.
PSE-EEk, EBk eta Aralarrek kontrako botoa eman dute. Ezker abertzaleak ez du ordezkaritzarik han, Espainiako Justiziak baliogabe utzi zuelako EAE-ANV iazko foru hauteskundeetarako.
%32,5ekoa zen aurreko tasa Gipuzkoan. EAEn Bizkaian eta Araban ere %28,5ekoa da, duela urtebetetik.
Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak txalotu egin du gaurko neurria, "ona" dela deritzo, eta EAEko "harmonizazio fiskalak onurak" ekarriko dituela uste du.
EkoNOMIA
Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkarteen gaineko %28ko zerga tasa onartu dute, PPren abstentzioari esker
EAJk eta EAk aldeko botoa eman dute, PSE-EEk, EBk eta Aralarrek kontrakoa. %32,5ekoa zen aurreko tasa Gipuzkoan. Bizkaian eta Araban ere %28koa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu