Ustiatu gabe dauden nekazaritzarako lurrak nekazaritzan aritu nahi dutenen esku uzteko asmoz, lurren funts bat sortu du Gipuzkoako Diputazioak. Erakunde publikoek nahiz partikularrek utziko dituzte lurrak funts horretan, beren borondatez eta aldi baterako. "Bost urterako lagatzea aurreikusi dugu, baina luzatu daiteke", adierazi du Jon Uriguen Landa Garapenerako diputatuak. Kalitatearen arabera, prezio ezberdinak izango dituzte lurrek.
Diputazioko hainbat sailek, landa garapenerako elkarteek eta nekazaritzako elkarteek adostuko dituzte errentak, horretarako sortuko den batzorde tekniko baten bidezekazari gazteak sektorean finkatzea. Ustiategi berriak sortzea, agroaldeaksortzea eta nekazaritza ustiategiak handitzea dira helburuak.