PFEZ
•Zerga handiagoa gehien dutenei. Oinarri orokorrean bi tarte gehiago sortzea: %47ko zerga tasa 120.000 eurotik gora eta %50ekoa 175.000 eurotik gora. Orain arte 62.000 eurotik gorako guztiek %45ekoa zuten. Neurri honek 1.100 errenta aitorpeni eragingo die, egiten diren guztien %0,1. Aldaketarekin 3,5 milioi euro biltzea espero dute.
•Aurrezte errentak. Tasa berria ezarriko da, %24koa, 1.500 eurotik gora. Orain arte arte %20koa aplikatu zaie guztiei. Jende gehienak %20koarekin jarraituko du. Hogei milioi baino gehiago biltzea espero dute.
•Etxebizitza kenkaria mugatu. Etxebizitza berria erosteagatik %15eko kenkaria izango da. Gehienez 30.000 euro desgrabatu ahal izango dira guztira (urte guztiak aintzat hartuta).
•BGAE. Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeetara egindako ekarpenetan gehienez 5.000 euro arte desgrabatuko da. Batez besteko ekarpena 2.351 eurokoa da. 35 milioi euro biltzea espero dute.
•Adina. Adinaren araberako kenkariak errentaren arabera mugatuko dituzte. 30.000 eurotik gora ez da kenkaririk aplikatuko. Zortzi milioi euro biltzea espero dute.
ONDARE ZERGA
•2012an berreskuratzea. Ia-ia bertan behera geratu zen moduan berreskuratuko dute, «premiazkoa delako», baina datorren urtean hobeto aztertuko dute, patxada gehiagorekin, «akatsak konpontzeko». 25 milioi euro biltzea espero dute.
•Baldintzak. Ohiko etxebizitzagatik ez da ordainduko 300.000 euroko baliotik behera. Obligazio pertsonalagatik aurkeztu beharreko kasuetan, kopurua 600.000 eurotan gutxitu dute.
OINORDETZA ZERGA
•Salbuespenik ez. Zuzeneko ahaideen eta ezkontideen arteko eskualdaketek ez dute salbuespenik izango. 220.000 eurotik gorako seniparteetan %1,5eko zerga aplikatuko da.
Gipuzkoako Diputazioaren proposamena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu