Eneko Karrerak agerraldia egin du gaur Donostian EHNE sindikatuko beste hiru kiderekin batera. Prentsaurrekoan azken hiru urteetan Gipuzkoako Landa Garapenerako sailak egindako lana aztertu dute. Departamentu hori Nuria Lopez de Gereñuk zuzentzen zuen hasieran eta orain Rafael Uribarrenek.
Karreraren ustez, departamenduaren zuzendaritzan aldaketa izan bazen ere nekazaritza sektorearen politikan "lehengoari eusten dio" Gipuzkoako Foru Aldundiak. EHNEko presidentearen ustez, Aldundiaren politikak "egiturazko" aldaketa behar du. Izan ere, Karreraren ustez "ez da nahikoa" ustiapenen inbertsioetan euro batzuk jartzea "aurpegia zuritzeko". Nekazaritza sektorearen eskariak "kontutan ez hartzea" egotzi dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.
"Hitz politak ez dira nahikoa. Ekintzak behar ditugu", azpimarratu du Karrerak. Era berean, berretsi du Gipuzkoako nekazaritza sektoreak "kalitatezko produktuak" eskaintzeko lanean jarraituko duela.
Ekonomia
Gipuzkoako EHNEk nekazaritza sektoreko politika errotik alda dezala eskatu dio Foru Aldundiari
Eneko Karrera Gipuzkoako EHNE nekazari sindikatuko presidenteak kritikau duenez Gipuzkoako Foru Aldundiak nekazaritza sektorean lehengo politikari eusten dio. Karreraren ustez "errotik aldatu behar da" ez dituelako "kalitatearen alde egiten duen" lehen sektorearen eskaerak kontutan hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu