Gipuzkoako enpresariek kontratatu egin nahi dute
DONOSTIA. Adegiko ekintzaileen foroko kideek jendea kontratatu nahi dutela ziurtatu dute adierazpen batean. Era berean, lurraldearekiko eta Gipuzkoako tradizio ekintzailearekiko konpromisoak berretsi dituzte idatzi horretan. «Ekintzaileok enpresak sortzen ari gara, eta urrats bat aurrera egin dugu: ilusioa egiten digu kontratatzeak. Gure proiektuetan sinesten dugu; hazten ikusi nahi ditugu, eta, horretarako, pertsonekin kontatzen dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu