arrantza
Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek sinatu egingo dute akordioa Espainiako Gobernuarekin
Gasoilaren inguruko akordioa sinatu egingo dute azkenean Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek ere, Espainiako Gobernuarekin. Bizkaiko arrantzaleek atzo jakinarazi zuten sinatu egingo zutela, eta Gipuzkoakoak gaur erabaki dute beraiek ere horixe egitea. Nolanahi ere, akordioarekin ez daudela ados gogorarazi dute arrantzaleek. "Behartuta" sinatuko dutela azaldu dute, Espainiako Arrantza Ministro Elena Espinozak esan baitzuen akordioa ez badute denek sinatzen ez dela akordioa beteko.
Azkenena, beraz, akordioa sinatu egingo dute Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek ere.Erregaien garestitzearen aurrean, erregai litro bakoitzeko 9,5 zentimoko laguntzak banatuko ditu Espainiako Gobernuak aurten, itunaren arabera. Gobernuak proposatutako laguntzak 2005etik 2006ra bitartekoak izango dira, eta ondorioz, 2007an kobratuko lituzkete arrantzaleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu